XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

MEKANIKA KUNATIKOAREN OINHARRIAK

Gaur egun kimikak tratatzen dituen problemak erresolbitzeko mekanika kuantikoa behar du, azken mendean eta oraingoan mekanika klasikoaren oinharriak behar zituen bezala.

Nahiz eta oso liluragarria izan, ahalegina egingo dugu mekanika kuantikoa bere tokian uzten, hots, printzipio nagusiak eman eta bertatik kimikari bati interesatzen zaizkion puntuak atera.

Horrela, lehendabizi postulatuak emango ditugu, gero hidrogeno atomoari ematen dion erantzuna teoria kuantiko zaharrarekin konparatuko dugu, problema fisiko batzu erresolbituko ditugu, eta azkenean egitura molekularrarekin sartuko gara, eta hemendik kolorea, hau egiturarekin oso lotuta baitoa.

MEKANIKA KUANTIKOAREN POSTULATUAK

Postulatua erlazio bat da, zeinetik beste erlazio kuantitatibo ondoria baitaitezke, eta behaketa fisikoekin akort daudenak.

I. postulatua

Partikula baten egoera fisikoa t denboraunean ahal den neurrian uhin-funtzio batez definituta dago:

II. postulatua

Bai , bai bere lehen deribatua eta bai bigarren deribatua koordinatuekiko, kontinuoak, finituak eta balorebakarrekoak izan behar dira, koordinatuen edozein balorerako.

III. postulatua

Edozein kantitate, fisikoki neurgarria bada, operatzaile hermitiko batez errepresenta daiteke mekanika kuantikoan.

Operatzaile hermitiko batek propietate hau du; (F oparatzaile lineala delarik): (...)